Kantatuz kontatu
Erakutsi zuen abesti euskaldun gogokoena zuen ikaskideek ikus dezaten:
-Idatzi zuentzat abestiaren atalik esanguratsuena dena
-Azaldu zergatik hunkitzen zaituen edota zergatik maite duzun atal hori
-Besteen musikaz disfrutatu!
Erakutsi zuen abesti euskaldun gogokoena zuen ikaskideek ikus dezaten:
-Idatzi zuentzat abestiaren atalik esanguratsuena dena
-Azaldu zergatik hunkitzen zaituen edota zergatik maite duzun atal hori
-Besteen musikaz disfrutatu!
Aukeratu dudan abestia Ken zazpiren Ezer ez da betiko da. Kantak dioen legez, mundu honetan gauza guztiek amaiera bat dute. Beraz, goza dezagun momentu bakoitzaz azkena izango balitz moduan.
ErantzunEzabatuBi dira gehien gustatzen zaizkidan zatiak. Lehenegoa, “ hostoak erortzen dira, negar tanten moduan”, bigarrena “musuka nazazu, begiak itxita
https://www.youtube.com/watch?v=XyyXC-aEEiw
Niri be asko gustatzen zaizkit bere abestiak. Baina bera sosingo bat iruditu zitzaidan. Agian egun eskaza izango zuen...auskalo!
EzabatuBlog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu
ErantzunEzabatu“Utzidazu kontatzen ze ederra zen itzultzea
Utzidazu kontatzen malko urdinen artean
Utzidazu kontatzenze ederra den jakitea
maiteko zaitudala itsasoaren beste aldean…”
Izaro entzun nuen lehen aldia “Ura bere bidean” ekitaldian izan zen.
Asko gustatzen zait bere ahotsa eta orkestrarekin abesten duenean emaitza magikoa da. Kantan oso modu ederrean adierazten da etxera bueltatzeko nahia eta mundu hobe baten itxaropena.
[https://www.youtube.com/watch?v=I6m80P-Redg]
Ze polita den! Ez nuen kanta hau ezagutzen. Mila esker, Ana!
EzabatuNiri ere asko gustatzen zaizkit bere abestiak, baina aspaldian Rosalia ikusten dut gehiago Izaro dagoen lekuan.
EzabatuAna, oso kanta hunkigarria aukeratu duzu. Ez nuen ezagutzen eta izugarri gustatu zait.
EzabatuNik ere "Ura bere bidean " ekitaldian abestia entzun nuen eta oso hunkigarria iruditu zitzaidan.
EzabatuKanta zoragarria aukeratu duzu. Zoritxarrez oso pilpilean dagoen eta oso gaurkoa den gaia tratatzen duena. Oso modu politean gainera. Gai lasgarriak tratatzeko modurik eta onena iruditzten zait; alaitasunarekin, errezpetuz, seriotasunez, gosatuz.
EzabatuKanta hau entzun nuen lehen aldia ekarri dit gogora. Kotxean, semea, bikotea eta hirurak gindoazen eta Mikel Urdangarinek eta Izarok egindako bertsioa zen. Hirurok oso gustuko izan genuen eta behin eta berriro entzun genuen bidaian zehar. Gogoratzeko oso momentu polita, ia-ia abestia bezain beste. Eskerrik asko Ana.
Ze polita den kanta hau orkestarekin! Entzuten oilo-ipurdia jarri zait
EzabatuGaurko gazteei euskarara gerturatzeko euskal abestien bila nenbilela, irratian kanta hau entzun nuen. Ara! Yepa! Familian gertatzen direnak gogora ekartzen dizkit eta irrifarre egiten dut. Oso dibertigarria iruditzen zait. Esaten dituenak, euskararekiko adierazten duen jarrera eta erabilera ere oso gustuko ditut.
ErantzunEzabatu"Gutxi batzuk daukate guk daukagun martxa
Onenak beti daude gure aldean
Hemendik zero estres ta zero drama (zero, zero)
Horrela ez dugu gehiago behar"
https://youtu.be/Y8F_z4Gy-7U
Interesgarria da, Ez nuen kanta hau ezagutzen baina gustatu egin zait. Mila esker, Estitxu!
EzabatuZero estres eta zero drama, topera Bermiotik!
EzabatuEz nuen ezagutzen eta niri ere oso dibertigarria iruditu zait. Gustura entzun eta ikusi dut bideoklipa
EzabatuGora joan zait eguna hau entzutean!! Ez nuen ezagutzen eta lehenengo orduan entzuteko primeran da. Pilak beteta nabil orain. Jarraituko dut taldea.
EzabatuZer ona! Zelako dantzatzeko gogoa sartu zait! Oso kanta ona ! Zelako martxa!
EzabatuAUKERA BERRIAK - En Tol Sarmiento ETS
ErantzunEzabatu“ Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
eta bertan dauden koloreak.
Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,
dira aukera berriak,
aukera berriak.”
Batzuetan -gehienetan, esango nuke-, gure bisitzan egiten ditugun gauzak ez ditugu nahi. Egin behar direlako egiten ditugu. Konturatu gabe, askotan gizarteak helburuak markatzen dizkigu, eta ez dugu beste ezer ikusten. Noizean behin oso garrantsitsua da gelditu eta ingurunera begiratzea. Horrela, aukera desberdinak eskaintzen dizkigu munduak.
https://youtu.be/_DoxQkaMNkc?list=RD_DoxQkaMNkc
Abestiari motibagarri deritzot.
EzabatuOso hausnarketa ona, Aitor. Guztiz ados zurekin. Abestiaren mezu positibo eta alaiarekin bat nator. Horrelako abesti gehiago, mesedez!
EzabatuAzken boladan etxean askotan etzuten dugu, nire alabari azko gustatzen zaiolako. Oso polita eta alaia da.
EzabatuRADIO RAHIM (Negu Gorriak)
ErantzunEzabatu“Irratitzarrean
errepresioaren kontra
zinta bakarrak
oihukatzen du
Poliziek
Radio Rahim
hil dutenean
zabaldu auzoan
Ezagutarazi
berri txarra
Radio Rahim
hil dutela
Eta pizzeriako
kiskalitako hormetan
Martin eta Malcolm
azalduko dira.
Horrelakoa da bizitza
egin ezazu behar duzuna”
Nahiz eta Negu Gorriak taldea txikitatik ezagutu, nerabezaroan hasi nintzen taldearekin disfrutatzen eta gaur egun oraindik, nire talde kutsuna da. Gerora, nagusitan, “Do the Right Think” (Zuzen jokatu) pelikula ezagutu nuen, abestia pelikula horretan oinarritzen delarik. Pelikula ikusteak abestia hobeto ulertzen laguntzen digu.
https://youtu.be/WXOYCCF-huU?si=3aGvgK60R6mdKgAs
Abesti mundiala.
EzabatuZe bitxia, ez nekien abestia pelikula batean oinarritzen zenik! Nik gogoan dut abesti horrekin Ondarruko frontoian play backa egin genuela Txirrimorraski aisialdi taldetik.
EzabatuNerabezaro garaia gogorarazten dit abesti honek. Talde hau eta Su ta Gar ziren euskaraz gehien entzuten nituen taldeak. Nire nebari kasetak kentzen nizkion walkman-ean entzun ahal izateko, gure gurasoen talderik gustokoenak ez baitziren...
EzabatuOrain dela gutxi egon nintzen Ferminen kontzertuan eta, nola ez, abestu zuen kanta hau. Mundiala izan da!
Ezabatu“Erabat galdurik
ErantzunEzabatukalean, klasean
hobe sentitzen naiz
gaua irensten nagoen hontan
Azkar!, Azkar!”
Nerabe nintzela, Su ta Gar taldearen diskoa eskuetara heldu eta “Azkar zuregana” abestia berezia iruditu zitzaidan. Garai hartan faltan somatzen nuen askatasuna adierazteko modua iruditzen zitzaidan. Gaur egun, abesti honek nire nerabezaroko garaia gogorarazten dit. Lagunekin egindako lehenengo parrandak datorzkit burura; goizeko ordu txikietan bueltatutako lehen aldiak, eta horiek ekarritako ondorioak.
https://www.youtube.com/watch?v=k_sK3aAVGv8
GAZTETASUNA ETA ZAHARTASUNA
ErantzunEzabatu“Gaztea ez daiteke adin batez molda,
Gorphutza sendo eta azkar du odola;
Zahar.ez da hola;
Iragan denbora
Ethortzen gogora,
Et.ezin kontsola...
Nekez bihurtzen baita zahar arbola!”
Abesti hau Mikel laboarena da 1985ean publikatua. Mikel laboaren abestiek asko hunkitu naute beti, baina abesti honekin badut oroitzapen eder bat. Ondarrun familia-lagun bat hainbat urte preso egon ostean gartzelatik atera zen, eta abesti honekin eskeini nion ohial dantza bat. Baina garaiak aldatu ziren, Mikel hilda zegoen eta orain Willis Drummondeko abeslariak abesten zuen, eta generazio berriari nolabait jarraipen bat eman ziguten. Letrak ere hori azaltzen du; gazteen eta zaharren arteko lotura hori eta nola denborak arbola sendo bihurtzen gaituen. Inoiz hiltzen ez diren abesti hoietako bat da niretzat.
https://www.youtube.com/watch?v=8NKJ9tAh93Q&list=RD8NKJ9tAh93Q&start_radio=1
Oso zaila egin zait abesti bat aukeratzea. Azkenean euskara ikasten hasi nintzenean ikasi nuen bat aukeratu dut, letrarekin identifikatzen nintzelako: Euskaldun berrriaren balada.
ErantzunEzabatuOso berandu heldu nintzen euskararen mundura, BUPeko garaian, 14 urtekin hasi nintzen, baina oso maila xumearekin amaitu nuen institutuan, eta AEKko euskaltegian matrikula egin nuen. Hor bai hasi zela nire euskalduntzea eta abesti horrek oso ondo islatzen du nire ibilbidea.
https://youtu.be/C3vRC7nu8MI?si=R6fJEX_ylc6NnaS6
Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero.
Euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roillo hontaz
orain arte zero,
goizero, goizero
AEKan bezero,
batzuetan ero,
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero.
Ez nuen abestia ezagutzen. Gustatu zait. Mila esker, Ana!
Ezabatu“Akabun jeneralak antza eban parkau
ErantzunEzabatuEta horretarako gutuna idatzi dau
Baina papel ziztriña belu zan ailegau
Bidean galdu ebazan hiru aste edo lau
ta heldu orduko aita fusilatuta dau
Enterratzeko bere falta da dirua
Prestamistara joan ta hau bere karua
Halan be ailega jakon hiletan ordua
Samurra ez eban euki hak bizimodua”
Hautatutako abestiak Amama du izena. 2014an plazaratutako Aukhera diskoa osatzen duten 14 kantetako bat da. Horren atzetik, Kherau dago, 2010ean, Bilbo inguruan sorturiko euskal folk taldea.
Amama Sestaoko amona baten kontaketka dira, gerra osteko saioan haren familian jazo zirenak. Abestiaren hirugarren eta laugarren estrofak aukeratu ditut, kontatzen dutenaren berri ez baineukan. Amama hori neurea izan zen eta maiz txikitan bizitakoa kontatu ohi zigun ilobei. Alabaina ez nekien Frankok nire birraitona barkatu egin zuenik, eta ez nuen gogoratzen enterratzeko dirurik ez genuenik.
Abestia lehenengo aldiz entzun nuenean, aho bete hortz geratu nintzen. Horrengeroztik, buruari bueltak ematen ibili naiz, egia oten den ala ez… Hogeita hamabi urte amamarekin egonda ere, ez nengoen pasadizo horren jakinaren gainean. Abestia argitaratu zenerako amama hilda zegoen. Eta Historiaren ironia badirudi ere, hiruzpalau urte pasata, Sestaoko, udalak gerrako gertakarien gaineko dokumentazioa eskuragarri jarri zuen. Birraitonaren izena agertzen zen. Baina, berriz ere, beranduegi zen.
Abestiaren esteka: https://youtu.be/zTP-WxIK5Dc?si=J_Vu7mK9ra6NFlFl
Istorioak asko hunkitu nau! Zelako bizipenak!
EzabatuHorretaz gain, asko gustatu jata abestia! Ez neban ezagutzen eta amaierako gaitak kutsu berezia emoten deutso.
IRRIA- ZEA MAYS
ErantzunEzabatuhttps://www.youtube.com/watch?v=NfxjpKy4wG8&list=RDNfxjpKy4wG8&start_radio=1
Idazlan hau egiteko kanta bat aukeratu behar dut, eta egia esan aukeratzea oso zaila egiten zait. Niretzat euskal musika hemengo jaiekin, maitasunarekin, euskara ikasteko prozesuarekin, nire seme-alabekin lotuta dago. Momentu polit asko bizi izan nituen euskal musikarekin.
Pentsatzen nenbilela, orotzaipen berezi bat etorri zait burura: C1 ateratzera nihoanean, euskara azterketaren aurreko egunetan, Zea Maysek abestutakoa “Irria” kanta entzuten nuen behin eta berriro. Gogoan daukat, nola abesten nuen kalean kanta entzuten nuen bitartean:
“Eserita egoten diren
Buda gorrien irrien
Lasaitasuna bilatzen
Saiatzen naiz
belar ebaki berriak
ematen duen freskura
birikietan tatuatzen
saiatzen naiz”
…………
Kanta osoa da lasaitzen nauena eta ez bakarrik jarri dudan parrafoa.
Momentu hartan, nire inguruan, beste ikaskideak oso urduri zeuden, eta nik lasaitasuna mantendu nahi nuen, beraz, euskaltegirako bidean entzuten nuen eta lasaitzen nintzen.
Benito Lertxundiren kanta oso polita partekatu nahi dut zuekin. Letraren lehen parrafoa Hona hemen doakizue:
ErantzunEzabatuMendian larrartean
Aurkitzen da loretxo bat
Aurrean umetxo bat
Loretxoari begira
Euskal kantu honek nire haurtzaroa dakar nire burura. Beti gustatu zait eta ziur zeuei ere bai.
Poesia hutsa da eta naturarekin erlazioa erakusten du. Hala ere sendumenduz jositako abestia dela ezin da ukatu. Nahi izatekotan ikus puntu politikoa antzeman daiteke, askatasunagatik eta Benitoren pentsakera buruan izanez.
Espero dut kantaz gozatzea!
https://youtu.be/rOPnirl1Lrk
Gauero umeei abesten diedan abestietako bat da
EzabatuBIZITZA EDER DENEAN, RUPER ORDORIKA
ErantzunEzabatuRuper Ordorikaren edo, nire lagun batek esaten duen bezala, “gure euskal Leonard Cohen”-en, jarraitzaile amorratua naiz aspalditik. Garai batean plazaz plaza jarraitzen banuen ere, egun, Kafe Antzokiko gabonetako kontzertura joaten naiz soilik. Kanta Bizitza eder denean da, arrazoi ezberdinengatik hautatu dut. Batetik, rockeroa delako eta Ruper, agian, abeslari lasaitzat jotzen dugulako. Bestetik, abestiaren hitzek barruak astintzen dizkidalako, eta bizitza gogoz dastatzera bultzatzen nautelako. Nabarmendutako pasartea hurrengo hau da:
Ederra ilunkeran lagun bakanarekin solastea,
aski duzu adiskidea aldean dela sentitzea.
Bizimodua lagunarekin dastatzea.
Bizitza eder denean (Zuzenean)
Itoizen kanta hau Algortako jaietan entzuten nuen baina garai horretan ez nuen tutik ulertzen, ez nekielako euskera; hala ere, soinua gustukoa nuen.
ErantzunEzabatuUrte batzuk ondoren, euskera ulertzen hasi nintzenean, letrak eta kantuaren mezua izugarri gustatu zitzaizkit. Mutil hori txanogorritxu bihurtu zen, hegal egiten lortu zuen.
“ LEIHOAN JARRITA, EURIARI BEGIRA ETA JENDEAK ZION:MUTIL HORREK, AMETS BAT BAKARRIK DAUKA, BAINA EGUN BATIN, ESNATZERATUAN, TXANTXANGORRI BAT… GELAKO SAPIAN. ORAIN HERRITIK MUTIL BAT FALTA DA, EZ DAGO INOR ETXOKO LEHIOAN…”
[ https://www.google.com/search?q=hegal+egiten+kantua&oq=hegal+egiten+kantua&gs_lcrp=EgZjaHJvbWUyBggAEEUYOdIBCDcxMTNqMGoxqAIAsAIB&sourceid=chrome&ie=UTF-8#fpstate=ive&vld=cid:52d707ea,vid:ARQi11O4RQQ,st:0 ]
Ze gustoko dudan nik ere abesti hau. Ni txantxangorria banintz zure Fruizeko etxeko gelako zapaira urbilduko nintzateke kantantzera.
ErantzunEzabatu