Baldintza banu,...
Baldintza erabiliz testu labur bat idatzi
Gutxienekoak:
10 aditz desberdin (ondorioak).
Loturak esaldien artean, ez dadila zerrenda hutsa izan (150-200 hitz)
Alkatea izango banintz,…
Itsua banintz,...
Loteria tokatuko balitzait,…
Baldintza erabiliz testu labur bat idatzi
Gutxienekoak:
10 aditz desberdin (ondorioak).
Loturak esaldien artean, ez dadila zerrenda hutsa izan (150-200 hitz)
Alkatea izango banintz,…
Itsua banintz,...
Loteria tokatuko balitzait,…
Institutu garaian aukera desberdinak hartu banitu, ez nintzatekeen ingeleseko irakaslea izango. Ingeleseko irakaslea izan ez banintz, ez dakit zertan egingo nukeen lan. Agian BUPeko bigarren urtetik aurrera zientzietako ikasgaiak hartuko nituzkeen. Horiek ere oso gustukoak bainituen, batez ere biologia eta kimika. Orduan, zientziak ikasi banitu, unibertsitatean Biologia ikasiko nukeen, edo Kimika, edo Biokimika…
ErantzunEzabatuHalako ikasketak egin banitu, ez dakit zer nolako lana egingo nukeen. Beharbada laborategi batean ikerketak aurrera eramango nituzkeen. Hori gustatuko zitzaidakeen. Pandemiaren garaian COVID aurkako txertoa aurkituko nukeen, minbiziari buruzko aurkikuntza berriak lortuko nituzkeen, eta gaixotasun arraro batzuetarako erremediorik garatzen lan egingo nukeen.
Bestalde, gaur egun ezagutzen dudan teknologia mundua gustuko dut. Ni ikasten nenbilenean, informatika ez zegoen hain zabalduta. Eta normalean emakumezkoek eziazituzten hartzen horrelako ikasketak. Hamar urte beranduago jaio izan banintz, ziur aski informatikarekin zerikusia duen zerbait ikasiko nukeen. Gaur egun nazioarteko entrepresa batean egongo nintzateke, adimen artifizialarekin batera lan egiten.
Goian aipatu ditudan jardueretan lan egin banu, ez nintzatekeen irakasle izango. Ez nukeen izango hain gogoko dudan lana, nahiz eta askotan oso estresantea den. Ez nituzkeen ezagutuko hainbat eta hainbat eman didaten pertsonak. Beste irakasleengandik klaseak zelan kudeatzen diren ez nukeen ikasiko. Ikasleekin harremanek ematen dituzten pozgarritasunak eta gogobetetasunak ez nituzkeen izango (ezta amorruak ere).
Azkenik, irakasle izan ez banintz, ez nintzatekeen IRALE ikastaroan egongo. Ez nukeen testu hau idatziko baldintzak praktikatzeko. Ez nukeen ezagutuko hain maja den nire taldeko jendea. Hurrengo urtean ikastaroa balego, nire lankideei egiteko gomendatuko nieke. Egingo balute, nik bezainbeste disfrutatuko lukete.
Loteria tokatuko balitzait, diru mordoa irabaziko nuke. Irabazitako diruarekin kotxea aldatuko banu, furgoneta handi bat erosiko nuke bertan lo egiteko prest legokeena. Lana uztera ausartuko banintz, furgo berriarekin mundua ezagutzera joango ginateke familia guztia. Bidaian zehar umeek eskola faltan botako balute, ama eta biok irakasle lanetan hasiko ginateke, aisia, kultura eta hezkuntza dena batera uztartuz. Munduari pare bat buelta ematea lortuko bagenu, furgoa aldatzeko momentua helduko litzaiguke eta hainbeste kilometrorekin aspertuta, itsasontzi bat erosiko genuke. Itsasontzia nabigatzeko titulurik izango ez genuenez, kapitain bat lortu eta gurekin bidaian etortzeko esango genioke. Eta hainbeste denboran etxera bueltatu gabe egoteko arazoak izango balitu, kapitaina etxera bidali eta beste baten bila hasiko ginateke. Urteetan zehar bidaiatzen ibili ostean dirua gastatuko balitzaigu, lanera bueltatu beharko nuke jubilatzeko adina izan arte. Hainbeste denboran klaserik eman gabe ikasleekin arazoak izango banitu, nire bidaietako abenturak kontatuko nizkieke, eta baten bat kexatuko balitz, 10 bat jarri eta arazo guztiak gainetik kenduko nituzke. Bukatzeko, jubilatzeko adina aurreratzea posible balitz, arinago jubilatuko nintzateke eta furgoan, itsasontzian edota etxeko sofan lasai-lasai biziko nintzateke. Azken finean, hasiera-hasieran esan bezala, loteria tokatuko balitzait, irabazitako den-dena gastatuko nuke.
ErantzunEzabatuLoteria tokatuko balitzait, hipoteka ordaintzea izango litzateke egingo nukeen lehenengo gauza. Ondoren, hurbileko senitartekoei zati bat emango nieke, haiek ere dituzten zorrak ordaindu ahal izateko. Geldituko litzaidakeen diruarekin mundu osoan zehar bidaiatuko nintzateke. Horretarako, sei hilabete emango nituzke eta hotel garestienetan lotan egongo nintzateke. Saiatuko nintzateke udaberri edo uda garaiak hautatzen toki ezberdinetan egoteko; beraz, nire bidaia ipar hemisferioko neguan hasiko balitz, hego hemisferioko lurraldeetara joango nintzateke. Hiru hilabeteak pasatu ondoren, ipar hemisferiora itzuliko nintzateke udaberriaz gozatzeko. Egondako toki ezberdinetako opariak ekarriko nizkieke nire gurasoei. Musikalak gustatzen zaizkienez, Madrilera eramango nituzke haiek disfruta zezaten.
ErantzunEzabatuBidaiatzeaz nekatuko banintz, lursail handi bat erosiko nuke hondartzatik gertu etxe bat eraikitzeko. Zornotza inguruan dagoen eraikin baten antzekoa izatea gustatuko litzaidake: horma zuriak, baina metro batera arte harriz apainduta, ez altuegia eta oso zabala. Teilatua beltza izan beharko litzateke, arbelezkoa. Lorategi handi bat izango luke inguruan eta zuhaixkek mugatuko lukete eremua. Igeriketa gustatzen zaidanez, igerileku klimatizatua edukiko luke.
Behar izango nukeen horrenbeste diru izango nuenez, ez nintzateke lanera bueltatu behar izango. Hori dela eta, denbora libre gehiago izango nuke nire zaletasunak aurrera eramateko edota berrietan aritzeko: euskal-dantzan, bateria jotzen, …
Guzti hau gerta dadin, lehenengo gauza loterian jokatzea izango litzateke; hortaz, Iraletik irteten naizenean …
A ZEIN ONDO NI BAKARRIK
ErantzunEzabatuIrla batean bakarrik banengo, irla tropikal batean egotea gustatuko litzaidakeen esango nuke; baina… benetan irla batean bakarrik banengo, zer egingo nuke? Hasteko, ingurua aztertu behar izango nuke bizirauteko baliabideak aurkitzeko asmoz; eta jakina, ura, aterpea eta janaria lortzea nire lehenengo erabakia izango litzateke.
Badakit egarriz itotzen gosez itotzen baino arinagoa dela, beraz, nire lehentasuna ur geza aurkitzea izango litzateke; ur gezako iturri natural bat bilatuko nuke mendietako harrien artean.
Eguraldiak eragin handia dauka, horregatik, aterpe naturarik aurkituko ezbanu, hau da, haitzuloa edo arbola baten zuloa, txabola sendoa [*] hasiko nintzateke [eraikitzen] lehenbailehen, material naturalak erabiliz, jakina. Janariari dagokionez, irla tropikala izanda, ez nintzateke kezkatuko. Ez dut uste arazorik izango nukeenik arbolak fruituz beterik egongo liratekeelako.
Egunak aurrera joan ahala, aspertzearen aurka borrokatu behar izango nuke; bakardadea gogorra izan daiteke. Horregatik, hitzak idatziko nituzke hondartzan, egur zatiak erabiliz. Gauero, sua piztuko nuke hotzari aurre egiteko asmoz eta abestiak konposatuko nituzke sena ez galtzeko. Abestien lehenengo lerrotan eguna, hila eta urtea agertuko lirateke. Baina batez ere, beti mantenduko nuke itxaropena, inoiz ez erreskatuko nindukeen sinetsiz.
Loteria tokatuko balitzait, oso pozik biziko nintzateke. Etorkizunak ez ninduke gehiago kezkatuko. Horrelako pentsamendua otu zitzaidan pasa den larunbatean, lagunen arteko solasaldian nengoelarik, hipotesi honen aurrean agertu nintzenean.
ErantzunEzabatuBadakit hipotesia baino ez dela, baina, hala eta guztiz ere, gaia atera zenetik, horretaz pentsatzen aritu naiz behin eta berriro. Ez dakit zer egingo nukeen. Egiatan, ez naiz zorizko jokoetan aritzen. Alabaina, nori ez zaio gustatzen noizean behin amets egitea? Egitekotan, bonbazia handian egingo dut!
Euromiloian 216 miloi tokatuko balitzaizkit, oporretarako etxebizitza erosiko nuke kostaldeko leku eder batean. Hara joateko autoa hartzea beharrezkoa izango balitzait, gidarientzako errepaso klaseak hartuko nituzke. Izan ere, gidatzeko baimena lortu nuenez geroztik, ez dut autoa hartu, beldurra diot eta.
Zer esanik ez, kostaldean etxea izango banu, udako oporrak han pasatuko nituzke. Aisialdia aprobetxatuko nuke egunerokotasunarekin hausteko. Eguna emango nuke eguzkia hartzen eta eleberriak irakurtzen… Segur aski, urpekaritzari ekingo nioke. Aspalditik sartu zitzaidan hori egiteko harra. Estresari aurre egiteko aproposa omen da. Gainera, muga pertsonalak gainditzen laguntzen dizulakoan nago. Halaber, gizakiak aldatu gabeko ingurumen-aberastasuna ezagutzea ahalbidetzen dizula diote.
Beharbada lanean murrizketa eskatuko nuke, baina ez dut uste lan egiteari guztiz utziko niokeenik, ez hain goiz bederen.
Jubilaziorako diru asko aurrezten ahaleginduko nintzateke, zeren eta batek baitaki erretiroa hartu ahal izango dudan eta, hala izanez gero, pentsio duina jasotzeko eskubidea izango dudan.
ITSUA BANINTZ
ErantzunEzabatuGizakiok ez gara esker onekoak. Ondo gaudenean, ez gara konturatzen zer den gabeziaren bat izatea.
Askotan galdetzen diot neure buruari, itsua izango banintz, zer motatako zailtasunak izango nituzke?
Alde batetik, norbaiten laguntza izan beharko nuke momentu oro, esate baterako; errepidea zeharkatzeko.
Beste alde batetik, braile ikasten hasi beharko nintzateke liburuak irakurri ahal izateko.
Are gehiago, etxea hobeto antolatuta izan beharko nuke, zaila izango bailitzaidake zeozer topatzea.
Zaila izango balitzait gauzak topatzea, ONCE elkartera joko nuke laguntza bila.
Laguntza bila joango banintz, lagun gehiago egingo nituzke nire egoera berean egon litezkeenak.
Lagun gehiago egingo banitu, haiekin joango nintzateke makila berezi bat erostera kalean kokatu ahal izateko.
Makilarik aurkitu ezean, ONCEko txakur bat izatea gustatuko litzaidake . Animalia fidel eta lagungarriak baitira.
Txakur zoragarri hori izango banu, etxean konpainia zoragarria izango litzateke eta elkarri lagunduko genioke.
Hori bai, aipatu beharra dago, txakurra izango banu, egunean hiru aldiz atera beharko nukeela paseoan bai egun eguzkitsuetan, zein euritsuetan.
Laburbilduz, itsua izango banintz, nire egoera zeharo beste bat izango litzateke, baina hala ere, beti aurrera begira tinko jarraituko nuke.
Nolakoa izango litzateke erdi aroan bizitzea.
ErantzunEzabatuAskotan entzuten da hainbat pertsonak galdera hau erantzutean, beraien estatus soziala edo gaitasun ekonomikoa, nobleak edo erregeak direla imaginatzen dutela.
Beti esaten dira esaldi tipikoak, esate baterako:
-Erdiaroan biziko banintz…
-Oilasko errea jango nuke eskuekin
-Ardoa kupel batetik edango nuke
-Zaldiaren gainean eskuak ezpata handia altxatuz, gudetara abiatuko nintzateke
Eta hori guztia oso interesgarria dirudi. Denok Ikusi dugu ‘’Robin Hood’’ edo ‘’El Cid Campeador’’ erdi aroko gudarien pelikulak edo erdi aroan kokatuak.
Pelikula horietan, ordea, normalean ez dira esklabuak edo nekazariak agertzen. Zineman inoiz ez dira bizitza triste eta aspergarri pertsonei buruzko pelikulak egiten, auskalo zergatik!
Hala bada ere, gehiengoen egoera (pertsona arruntak garelako) behe-mailako biztanleen lekuan legoke seguruena. Eta gaur egungo gizartean bizitzea gogorra bada ere, asmatu dezakezu nolakoa izango litzatekeen, ospitalerik gabeko herrietan, garbiketa gabeko hirietan, polizia eta justiziarik gabeko gobernuetan… bizitzea, behe-klasekoa izanez.
Gustatuko litzaizuke gaur egun duzun bizitza, eta horror filma emango luke erdiaroko gudariena baino! Biztanleriaren bataz besteko bizitza 30 urtekoa litzateke, lan jardunaldiak 14 ordukoak lirateke, elikagaiak bezala ogia eta ardoa baino ez zenuke izango eta jabetzarik ez zenuke izango, morroi hutsa bezala biziko zinateke!
Hurrengorako, galdetzen badizute, buruan izan hau guztia, erantzun baino lehen.
AFRIKAN JAIOKO BANINTZ…
ErantzunEzabatuAfrikan jaioko banintz, basoan oinutsik ibiliko nintzateke. Egun eguzkitsuetan belardietan ibiliko nintzateke, abereak zaintzen eta zuhaitzetatik fruituak biltzen. Ostera, euria be eskatuko nuke dantzen bitartez.
Afrikan dantzatuko banu, emakume talde eder batekin izango litzateke, eta oinak lurra kolpatuz egingo genuke lurra esnatzeko. Behin bigunduta ilargiaren argitan batuko ginateke haziak ereiteko.
Emakumeok dantza horietan maiteminduko bagina, izarren azpian ilargiari eta ostean eguzkiari dantzatuko genieke gau epel horietan izerditan blai bukatu arte.
Afrikan 10 seme alaba izango banitu, denok, guk geuk erikitako etxola polit batean biziko ginateke. Abereak izango bagenituzke, egunero haiek jeistera esnatuko ginateke goizeko lehen kikirrikiekin.
Eguneko zereginak 10 seme alabon artean elkarbanatuko bagenitu, bizimodu lasaiago batetaz gozatuko genuke. Batzuk ehizara eta beste batzuk arrantzara joango lirateke, eta lurra egunero landuko genuke.
Nire seme-alabak ehizatzera aterako balira, beraien arkuak eta geziak egingo lituzkete eta horiekin basurde haundi bat harrapatuko lukete.
Nire seme-alabek Basurde haundi bat ekarriko balute, herriko agintariak bazkari eder batera gobidatuko genuke. Eta etxea lorez eta janariz beteko genizkie.
Agintariek eskertuko baligute, agian beraien semeren bat gure alabaren batekin maiteminduko litzateke.
Haiek guri beraien lurretara eta beraien harrizko etxeetara bizitzera joateko eskaera egingo baligute, guk baietz esango genieke eta bizimodu aldaketa guztiontzat izango litzateke.
Nire alabak amama bihurtuko banindu, guztiak zaintzeko ardura gustora hartuko nuke eta hilobetako norbait agintari izatera iristen ere ikusiko nuke.
Ikusezina izango banitz, pertsonen elkarrizketak eta sekretuak ezagutuko nituzke. Horrela, nire eguneroko “voyeur” lanak asko erraztuko lirateke. Arratsaldero, lanetik ateratzean, supermerkatuetan, plazetan, autobusetan,... pertsonen elkarrizketak erraztasun handiagoarekin entzungo nituzke. Helburua ez litzateke ezezagunen bizitza kuxkuxeatzea, ezta ezagututako istorioak zabaltzea, eta are gutxiago isilpean gordetzeko xantai egitea, ulertezina den gizakia hobeto ezagutzea baizik.
ErantzunEzabatuUmetatik misteriotsuak diren erabakien, portaeren, tristuren,... ulermena erraztuko balitz, bizitza errazago bilakatuko litzateke. Ohikoak diren hanka-sartzeak ezagutzera emango nituzke, askotan atrapatzen gaituzten beldurrak errazago gaindituko genituzke. Sekretu jakinezinak ezagutuko banitu, ez nizkioke inori esango, niretzako gordeko nituzke, eta idazle trebatua izango banitz, jasotako bizipen guztiak bilduma batean jasoko nituzke, bizitza onaren gidaliburua osatzeko.
Liburua argitaratuko balidakete, ilustrazio politekin apainduko nuke eta liburu azoka guztietara joango nintzateke aurkezpenak egitera. Liburuak arrakasta izango balu, eta liburu gehiago eskatuko balizkidakete, lana burutzeko lankide zintzoak bildu beharko nituzke. Bukatzeko, asko sufritzen dutenei, bizitza jasanezina zaien horiei kopia bana bidaliko nieke.
HAURRA BANINTZ
ErantzunEzabatuHaurra banintz, ez nuke hainbeste kezkatu behar izango, eta denbora gehiago emango nuke egunero kalean jolasten eta bizitzaz gozatzen. Kezkarik gabe biziko banintz, aske sentituko nintzateke eta gauzak naturaltasun handiagoz hartuko nituzke. Gauzak naturalki hartuko banitu, lasaiago sentituko nintzateke, bizitza arinagoa irudituko litzaidake eta zoriontsuagoa izango nintzateke.
Zoriontsuagoa izanez gero, egunero irribarre egingo nuke eta, horrek adiskide gehiago aurkitzen lagunduko ninduke. Lagun gehiago edukiko banitu, ez nintzateke hain lotsatia izango eta ausartagoa izango nintzateke eskolan hitz egiteko orduan. Ausartagoa izango banintz, nire iritziak askatasunez adieraziko nituzke eta jendeak –nik uste– gehiago entzungo lidake.
Gainera, haurra banintz, jakin-min handia edukiko nuke eta galdera asko bururatuko litzaidake. Galdera asko egingo banitu, hainbat erantzun jasoko nituzke eta irakasleek gustora erantzungo lizkidakete. Erantzun guztiak gustatu ez arren, horiek mundua hobeto ulertzen lagunduko lidakete eta nire lagun guztiei erakutsiko nizkieke, haiek ere mundua uler zezaten. Mundua hobeto ulertuko banu, beldurrik gabe –edo agian ez– biziko nintzateke.
Azken finean, haurra izango banintz, bihotzez biziko nintzateke, eta horrela biziko banintz, hazi ahala, haur izateak zer esan nahi duen gogoratuko nuke.
Hizkuntzetan abila izango banintz, bidaiak egiteko ausardia izango nuke. Jende eta leku asko ezagutuko nituzke. Dauden pertsona eta leku ezberdinak ikusiko nituzke.
ErantzunEzabatuBidaiak egingo banitu, kultura eta pertsona ezberdinak ezagutuko nituzke. Ez nintzateke horren lotsatia izango. Mugatua den nire begirada zabalduko litzateke eta bizitzak dituen aukera ezberdinak aurkeztuko ziratekeen. Ondo aukeratzen jakingo banu eta aukerak aprobetxatuko banitu, pertsona jantzia izango nintzateke. Gauza onak eta dibertigarriak egingo nituzke. Bizipen ugari izango nituzke.
Lagunekin eta familiarekin izango nituzkeen solasaldiak, momentuak, oso aberasgarriak izango lirateke. Nire familia eta lagun kopurua handituko litzateke, hau da, maite ditudan pertsona kopurua handituko litzateke. Gure artekoak onak eta aberasgarriak izango liratekeeta pozago biziko nintzateke.
Alaiago biziko banintz, nire ingurukoak alaituko lirateke. Pertsona gehiago zoriontsu izango ginateke.
Zoriontsuak diren pertsonekin mundu hobeago bat izango genuke, ez ginateke elkar joka arituko. Elkarri joko ez bagenio, ez genuke gudarako egiten diren inbertsioen beharrik izango, mundua hobetzeko dirua izango genuke.
Mundua hobetuko balitz, munduko pertsona guztiek bere bizi kalitatea hobetuko lukete.
Argi dago, pozago bizi nahi badut, hizkuntzak ikasi beharko nituzkeela. Mundu hobeago bat nahi badut, hizkuntzetan trebatu beharko nitzatekeela.
ALKATEA IZANGO BANINTZ
ErantzunEzabatuJoan den astean, ostegunean, auzoan egindako asambladan hurrengo hautezkundetan alkatea izateko neure burua aurkeztea eskatu zidaten. Gau hartan ez nuen ondo lo egin. Burua arduraz bete zen, eta Asambladan agertzen diren proposamen guztiak burura etorri zitzaizkidan.
Alkatea izango banintz, herria bizitzaz eta kolorez zipriztinduko litzateke, eta jendeak berriro kalean barre egingo luke . Bulego bat udaletxean izango banu, ateabeti irekita edukiko nituzke, jendeak libre hitz egin zezan. Udaletxean biziko banintz, ziur nago adaletxeko mamuak entzungo liratekeela, eta hiritar batek ideia bikaina emango balit, berehala martxan jarriko nuke.
Abandonatutako soro bat aurkituko banu, han denontzat parke bat eraikiko nuke. Parke hori ondo planifikatzeko udaleko tenikariei azalpenak eskatuko nizkieke. Neska batek kolumpio berria eskatuko balu, hurrengo egunean jarriko nioke, eta auzokideek haien proposamenak emango balizkidate, proiektu handi batekin erantzungo nieke. Eta, hori bai, denon artean aukeratuko genuke proiektu onenetarikoa Baina egitura berrien artean spa eraikitzea izango balitz, inoiz ez nuke eraikitzea aginduko.
Aurrekontu amaigabea izango banu, hiria iturri eta lorategiz beteko nuke. Jai izugarria antolatuko bagenu, mundu guztietatik jendea etorriko litzateke. Adineko batek plazetan jesarleku gehiago eskatuko balizkit, berehala kasu egingo nioke, eta hiritarrek haien ametsak emango balizkidate, errealitate bihurtuko nituzke.
Alkatea izango banintz… hau zoramena! Guztion ametsak betetzea ardura ikaragarria izan daiteke. Polita dirudi, baino nire burua aurkeztu nahi dutenek gero lagunduko didate… Hala ere, alkatea izatea gustatuko litzaidake? Hau da galdera zuzena.
Loteria tokatuko balitzait, oso pozik jarriko nintzateke gauza asko egiteko aukera izango nukeelako.
ErantzunEzabatuLehenik eta behin, diru mordo izango banu, eszedentzia eskatuko nuke lanera ez bueltatzeko eta denbora libre asko izateko. Horrela izanda, aukera asko zabalduko litzaizkidake.
Etxe handi bat erosiko nuke. Etxe horrek lorategi handi bat izango balu bikotekideak eta biok baratza egingo genuke eta oiloak haziko genituzke. Gainera, umeei jolasteko ohe-elastiko bat eta gomazko piszina bat erosiko genizkieke. Umeek lorategian jostailuak edukiko balituzte, guri pakean utziko ligukete baratzean lan egiteko edo atsedena hartzeko.
Bestalde, nire gurasoei etxe bat erosiko nieke, Euskal Herrira bizitzera etortzeko. Haiek hemen biziko balira, nire umeekin harreman estuagoa izango lukete. Adibidez, umeen bila eskolara joango lirateke astean behin eta igandeetan familiako bazkariak egingo genituzke.
Seguruenez bidaia asko egingo genituzke. Familia osoa Argentinara joango ginateke. Hegaldiak erosiko nizkiekete gurasoei eta ahizpen familieei, guztiok elkarrekin Argentina hegoaldetik iparralderaino ezagutzeko.
Amaitzeko, loteria tokatuko balitzait, elkarte batzuk eta gizarte proiektu batzuk aukeratuko nituzke diruztatzeko. Hau da, gizarte proiektu batzuei dirua emango nieke baztertuta dagoen jendeari laguntza emateko. Elkarte batzuek diru gehiago izango balute, ekintza gehiago egingo lituzkete eta jende gehiagoari laguntza emango liekete.