Akordatzen naiz...

 

Zetaz akordatzen zara? Sarrionaindiak bezala, idatzi zuen oroitzapen batzuk.





Iruzkinak

  1. Akordatzen naiz, izeko Marcelinaren etxeko usai goxoaz, umezaroko uda amaigabeetan.

    ErantzunEzabatu
  2. Akordatzen naiz, nire etxean Nutella debekatuta zegoela, bereziki udan. Beroarekin usteltzen zelako esaten zuen amak. Beraz, ezkutuan erosten nuen eta zapatakutxa batean gordetzen nuen. Ze goxoak ziren Nutella koiarakada klandestino horiek

    ErantzunEzabatu
  3. Akordatzen naiz, lagunekin gelditzeko, aurreko egunean hitzordua zehazten genuela.

    ErantzunEzabatu
  4. Akordatzen naiz, etxean telefono bakarra genuenean. Sukaldean kokatuta zegoen. Ez genekien nork deitzen zuen, baina familia jakitun zen gure elkarrizketez.


    ErantzunEzabatu
  5. Olentzerok gure baserrian opariak eskura ematen zizkigula akordatzen naiz.

    ErantzunEzabatu
  6. Igandero, nire gurasoen etxean, aitita-amamarekin bazkaltzen genuela, eta geroko filma elkarrekin ikusten genuela akordatzen naiz.

    ErantzunEzabatu
  7. Ikasleen aurrean lehenengo aldiz klasera sartu nintzeneko urduritasunaz akordatzen naiz

    ErantzunEzabatu
  8. Akordatzen naiz gauez etxe guztietako atariko ateak ixten zirela eta giltza guztiak zituen pertsona bat zegoela, "sereno" zeritzona. Orduro pasatzen zela "Las doce en punto y sereno" lelo berezko hori intonatzen, kalea bare zegoela adieraziz.

    ErantzunEzabatu
  9. Akordatzen naiz, nire anai-arreba nagusiekin "las tinieblas"-era jolasten nuenean, neskarik zoriontsuena sentitzen nintzela.

    ErantzunEzabatu
  10. Akordatzen naiz, garai batean, hondartzatik bueltatzen ginenean, galipota oinetatik garbitu behar izaten genuela.

    ErantzunEzabatu
  11. Familia artean eta lagunekin San Juan suaren inguruan, musikaz lagunduta, dantzan geundeneko momentu xamurretaz akordatzen naiz.

    ErantzunEzabatu
  12. Akordatzen naiz amonaren etxera lo egitera joaten nintzenean, ohean etzan, mantatik hankak atera eta "Qué descanso dominical" esaten zuela.

    ErantzunEzabatu
  13. Akordatzen naiz amonaren etxera lo egitera joaten nintzenean, ohean etzan, mantatik hankak atera eta "Qué descanso dominical" esaten zuela.

    ErantzunEzabatu
  14. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak