Biografia Linguistikoa


Zer harreman dituzue zuen hizkuntzekin? Idatzi hitz egiten dituzuen hizkuntza ezberdinen ibilbideak: hizkuntza bakoitza nola ikasi zenuten, zer-nolako atxikimenduak sortu dituzuen, zertarako edo noiz erabiltzen dituzuen... (300 hitz inguru) 




Iruzkinak

  1. BIOGRAFIA LINGUISTIKOA

    Bizitza aukeratzean eta erabakiak hartzean datza eta niri, hizkuntzekin, horrelako zerbait gertatu zait. Hasteko esan behar dut gaztelaniak ni aukeratu egin ninduela. Nire ama-hizkuntza denez, ingurune erdaldun batean hazi naiz eta gaztelaniaz ikasi dut txiki-txikitatik. Nire lehenengo ipuinak eta liburuak gaztelaniaz irakurri nituen eta irakurle amorratua bihurtu nintzen hizkuntza horri esker. Harremanetarako ere gaztelania erabiltzen dut. Bai senideekin, bai lagunekin gaztelaniaz egiten dut beti. Horren arrazoia argi daukat: hirueleduna izan arren, erosoago sentitzen naiz nire ama-hizkuntza erabiliz.

    Unibertsitateko garaian, hizkuntzekin lotuta zegoen nire lehen aukera egin nuen: ingelesa. Ingeles Filologia ikasi nuen eta beste mundu batean murgildu nintzen. Betidanik, erraztasun handia izan dut hizkuntza berriak ikasteko eta irakasle izatea nuen helburu. Beraz, nahiko erraza izan zen niretzat ingeleseko irakasle izateko erabakia hartzea. Ingelesak beste mundu eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera eman dit eta asko eskertzen diot.

    Unibertsitatea amaitu eta gero, beste erabaki bat hartu behar izan nuen edo, egia esateko, erabaki hori hartuta zegoen aldez aurretik: euskara ikastea. Euskara beti egon zen nire zain eta Algortako euskaltegi batean ikasten hasi nintzen. Hiru urte eman nituen EGA lortu arte eta garai hartan nire gustokoak diren idazle batzuk ezagutu nituen, adibidez Karmele Jaio. Euskara nire lan tresna da gaur egun, baina nire bikotearen eta nire alaben hizkuntza ere bada. Harro esan dezaket euskara izugarri maite dudan hizkuntza bihurtu dela.

    Ikusitakoak ikusita, hizkuntzek leku zehatza dutela nire bizitzan ematen du. Hori horrela da harik eta musika eszenan agertzen den arte. Kasu horretan bai, hirueledun hutsa sentitzen naiz.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Zelako meritua duzun Euskara ikasten egin duzun ahaleginagatik!

      Ezabatu
  2. Gaztelania, ingelesa, euskera eta frantsesa dakizkit. Hizkuntzen ordena ez da arbitrarioa izan, hau da, gaitasunaren arabera antolatu ditudalako, trebetasun handitik txikitara hain zuzen ere.

    Ordena jarraituz, gaztelaniarekin hasiko naiz. Gaur egun nire familiak, hots, neba-arrebok eta gurasoek, gaztelaniaz hitz egiten dugu elkarrekin.Nire gurasoek gaztelania, ingelesa eta frantsesa dakizkite;zoritxarrez, ez zuten euskara ikasi ez euren etxean ez ikastetxean; ez zeukaten aukerarik txikitan ezta gaztaroan ere ez..

    Ingelesa: Lau urte nituenenan Estatu Batuetara joan ginen bizitzera nire aitaren lana zela eta. Nire murgiltze linguistikoa ingelesean hutsetik ehunera pasatu zen.hizkuntza berria nire [*] komunikatzeko modu bakarra zelako [ikaskideekin eta auzoko lagunekin]. Auzoteria belgikarra zen eta nire ama frantsesez moldatu zen ingelesa ez zekialako garai hartan baina geuk, neba-arrebok, ingelesera jo genuen. Ez zegoen beste irtenbiderik.

    Euskera: Hamar urte nituenean euskara ezagutu nuen ikastetxean. Egia esan, erabateko asperdura iruditu zitzaidan;gramatika baino ez genuen ikasi jo eta ke

    Azkenik, frantsesa hamalau urte nituenean hasi nintzen ikasten institutoan. Hor, gaztelania, ingelesa,euskera eta frantsesa irakasten ziren;azken hori, ikasgaia gisa beste klase guztiak amaitu ostean. Frantsesezko irakaslea borondatez irakasten zuen hezkuntza.

    Lehen esan dudan bezala, harremanetarako familian gaztelania erabiltzen dugu,eta adibidez agunak atzerritarrak baldin badira, ingelesez. Hemengo lagunekin, batez ere gaztelaniaz,eta kanpotarrak direnekin, ingelesez; hala ere, herriko lagunekin euskara erabiltzen dut gehienak euskaldun zaharrak baitira.
    Egunez egun sare sozialak, irratia , filmak eta irakurketak gaztelaniaz eta ingelesez erabiltzeari ditut, musika, berriz, euskeraz entzuteko ohitura izatea erabaki nuen orain dela bi urte.

    Emozioei dagokienez, nire sentimenduak bai gaztelaniaz zein ingelesez aipatzen ditut, behin baino gehiagotan hasten naiz gaztelaniaz eta gero ingelesera jotzen dut, ezin ditudalako nire buruan banatu.
    Nire harremana euskerarekin gutxi gorabehera joan da:hasieran, ikastetxean, erabat aspergarria zirudien gero, unibertsitatea bukatu ostean, erronka modura hartu nuen. gainera, nire helburua hizkuntza-eskakizuna lortzea zen. Gaur egun, ezagun eta lankide euskaldun zahar gehiago izateari esker, euskera erabiltzea ohikotasun ikusten dut. Inoiz ez da berandu inoiz ez baino.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo, Gisela Bianchi naiz eta nire kasuan, hizkuntzak, identitatea eta emozioak korapilatuta daude.

    4 hizkuntza erabiltzen ditut nire egunerokotasunean: gaztelania, italiera, ingelesa eta euskara, hurrenez hurren ikasi nituen.

    Nire familia italo-argentinarra izanda, txikitatik elebiduna izan naiz. Nire ama-hizkuntza gaztelania da, nire bizitzako lehenengo 4 urte Argentinan pasatu nituelako, baina gero Italian hasi nintzen eta italieraz hitz egiten ikasi nuen. Urteak pasa ahala, gaztelaniaz hitz egiteko ohitura galdu nuen eta niretzat italieraz hitz egitea askoz erosoagoa zen. Izan ere, nire aitak behartzen ninduen etxean gaztelaniaz hitz egitera, hizkuntza ez galtzeko eta nire argentinako familiarekin harremana mantentzeko. Egia esan, egoera hori gorrotatzen nuen, mugatuta sentzitzen nintzelako.

    Hogei urterekin, unibertsitateko Erasmus beka bati esker, Bilbora etorri nintzen EHUn soziologia ikastera. Momentu horretan, nire aitaren jarrera eta inposizioa ulertu nituen, hain zuzen ere, berari esker gaztelaniaz hitz egiteko gai nintzelako. Nahiz eta nire gaztelania argentinarra izan eta batzuetan komunikazio arazoak izan nituen, ondo moldatu nintzen.

    Erasmus bukatu ostean, Bilbora etorri nintzen bizitzera. EHUn doktoretza egin nuen eta horretarako inglesa hobetzea behar nuen. Nire ustez, ikasitako hizkuntza batean ondo hitz egiteko eta ulertzeko, murgildu egin behar gara, beraz, unibertsitate programa baten barruan urte bat Ingalaterra bizitzera joan nintzen. Ingelesa hobetzeko prozesua inposizio bat bezala sentitu nuen. Ingelesak eta anglo-saxoi kulturak mundua menderatzen dute, bereziki arlo akademikoan. Izan ere, kolonialismo kultural batean gaude eta niri bidegabea iruditzen zitzaidan.

    Doktoretza bukatu ondoren, nire bizitza hemen garatu nahi nuela eta maite dudan jendeak euskara hitz egiten duela ikusten nuen, beraz, euskara serioki ikasten hastea erabaki nuen. Izan ere, bikotekidearekin eta seme-alabekin euskaraz, eta ez italieraz, hitz egitea aukeratu nuen mintza praktika egiteko eta azkarrago ikasteko.

    Hizkuntza bakoitza nire bizitzako arlo desberdin batekin lotzen da:
    - Argentinako gaztelania erabiltzen dut nire familiarekin eta argentinako lagunekin.
    - Hemengo gaztelaniaz, senarraren familiarekin eta kalean.
    - Italiera familarekin eta italiako lagunekin
    - Euskaraz, senarrarekin, seme-alabaekin, eskolako lagunekin eta lanean.
    - Ingelesa gaur egun ez dut erabiltzen, euskara ikasterakoan ingelesa hitz egiteko jariotasuna galdu dudalako, baina erabiltzen dut pelikulak eta telesaioak ikusteko, liburuak eta artikuluak irakurtzeko.

    Hizkuntza mantentzeko musika, liburuak eta pelikulak erabiltzen ditut.

    Amaitzeko, “hizkuntza ekintza da” eta italiera ez galtzeko, ingelesarekin gertatu zitzaidan bezala, Irale bukatu ondoren eta euskara hobetu ondoren, etxean, senarrarekin eta umeekin italieraz hitz egiten hasiko naiz.

    ErantzunEzabatu
  4. Jaio nintzenetik nire etxean gaztelania baino ez zen entzuten. Nire ama txikitan atzerritik etorria da eta nire aitak, euskalduna izanik ere, ez zuen etxean euskara entzun. Aita, ama, aitite,... horrelako hitzak bakarrik ezagutzen genituen nire neba eta biok eskolaratu gintuzten arte. Hiru urterekin ikastolara bidali ninduten eta garai hartan familia erdaldunetako ikasleak talde berean jartzeko ohitura zuten. Ez dut oroitzapen handirik garai hartaz, baina nahiko barneratuta daukat egun batean anderenoak (horrela deitzen genion irakasleari) esan zigula euskaraz ez bagenuen hitzik egiten isilean egoteko. Isiltasun itzela sortu zen gelan. Gaur egun, denbora pasatuta, nahiz eta hiru edo lau urterekin oso zorrotza zela pentsatu, guretzat lagungarria izan zela iruditzen zait. Kurtso hasierako zailtasunak gainditu ondoren, ez dut gogoratzen hizkuntzarekiko arazo gehiagorik. Atsedenaldietan euskaraz egiten nuen lagunekin, liburuak euskaraz irakurtzen nituen eta nerabezaroan musika euskaraz entzuteko joera hartu nuen; batez ere Su ta gar gogoko nuen. Etxean euskara gutxi entzuten zen. Neba euskara ni bezala ikasten egon arren, afalorduan elkartzean, neka-neka eginda ama-hizkuntzan hitz egiteko joera genuen.
    Unibertsitate sasoian gaztelaniaz baino ez nuen hitz egin. Irakasgai guztiak gaztelaniaz ziren eta lagun berriek ez zuten euskararekin harreman handirik. Beraz, euskaraz ikasteko eta hitz egiteko aukera gutxi izan nuen. Ondoren, entrepresan lanean hasita, ez nuen euskararekin harremanik izan, batez ere denboraldi batean Madrilen lanean egon nintzelako. Irakaskuntza munduan sartu nintzenean, poz-pozik, euskara berriro erabiltzen hasi nintzen.
    Ikastolan ingelesa eta frantsesa ere ikasi nituen. Frantsesa hiru urtetan ikasi nuen, batez ere gramatika eta aditzak. Frantsesez nola agurtzen den baino ez dut gogoratzen! Ingelesa berriz, urte askoz landu dut bai ikastola garaian, bai unibertsitate aroan, baita lan sasoian ere. Zailtasun handiak ditut bereziki hitz egiterakoan. Idatzizkoa eta ahoskoa bat ez dituzten hizkuntzak oso zailak iruditzen zaizkit! Oso lotsatia naiz eta ahoskatzerakoan zer esaten egongo ote naizen pentsatzen dudanean oso urduri jartzen naiz.

    ErantzunEzabatu
  5. Aitor Diez Nire biografia linguistikoa.

    Zer hizkuntzak dakizkit?
    Nire ama-hizkuntza gaztelania da. Ikasi ditut euskara eta ingelesa. Gaur egun frantsesa ikasten ari naiz
    .
    Nire etxean, gurasoekin gaztelaniaz hitz egin dut beti. Arrebekin ordea, txikitan, euskara erabiltzen nuen. Eskolan, A ereduan ikasi nuen eta euskara ikasgai bakarra nuen, lehen hezkuntzan nahiz bigarren hezkuntzan. Unibersitatean, gaztelania hutsez ikasi nuen.

    Non ikasi nuen euskara?
    Etxean, nire kabuz, arrebaren laguntzaz, eskolan, euskara saioetan, eta hizkuntza eskolan ikasi nuen euskara. Telebista, irratia, eta beste hainbat baliabide euskaldunak aprobetxatu nituen ere bai. Adibidez, liburutegian ordu asko pasatu nituen. Horrela, institutoan nengoela, maila nahiko ona lortu nuen unibertsitatean sartu baino lehen.

    Harremanetarako nahiz edukiak jasotzeko erabiltzen dut euskara. Hala ere, irakaslea izanda hau da nire komunikatzeko hizkuntza. Klasean ikasleekin eta lankideekin beti egiten dugu euskaraz. Lagun gehienekin nire ama-hizkuntzaz komunikatzen naiz, baina lagun euskaldunekin euskaraz ere bai.

    Zer emozio edo sentimendu ditut euskararekiko?
    Nire herriko hizkuntza. Errespetua. Harrotasuna. Aberastasuna…

    ErantzunEzabatu
  6. Gaur egun dakizkidan hizkuntzak ez dira asko: euskara, gaztelania eta ingelesa, eta azken hori, hala moduz. Gutxien dakidan horretatik hasita, ingelesa eskolan ikasi nuen. Ez dut gogoratzen noiz hasi ginen ikasten, gaur egun ikasten hasten diren adinarekin konparatuz nahiko berandu. 4. mailan? 5. mailan? Batxilergoko 2. urtean nahiko polito moldatzen nintzela uste dut, inoizko ondoen inolaz ere. Harrezkero, maila urtez urte galtzen ari naiz, urte puntualen batean apur bat gehiago erabili izan dudan arren. Berandu arte, behartuta ikasi beharreko hizkuntza izan da. Gerora, bidaiatzearen aitzakiaz, ikasteko edo bergogoratzeko gogoak izan ditut. Inoiz, pelikula edo seriak bertsio ofizialean, azpitituluekin jakina, ikusi izan ditut baina, guraso naizenetik nekatuegi nabil pelikula zein serieak ikusteko eta eta zer esan, kontrolatzen ez dudan hizkuntzan ikusteko.

    Gaztelania eskolan ikasi dut eta batez ere telebistan eta liburuetan. Bueno, ikasi ikasi entzumena eta irakurmena. Ahozkotasuna 18 urterekin etxetik irten nintzenean hasi nintzen lantzen eta gaur egun ere, moldatzen naizen arren, ez naiz oso eroso sentitzen. Gaztelania, lanean ikasleen gurasoekin erabiltzen dut, egunerokotasunean emailez zein telefonoz, kalean erosketak egiterakoan langileak euskara ez dakienean eta umeen parkeko guraso batzuekin. Egia da ere, hedabideetan (telebista zein egunkari), filmetan (ia beti) eta musika (asko) entzutean ere gaztelania erabiltzen dudala. Hasiera batean, eskola garaian batez ere, neurea ez zen eta ikasi nahi ez nuen hizkuntza bat izan zen. Beranduago, nire bizilekua burbuila bat zela ikustean eta benetako errealitatea zein den konturatzean, munduan isolatuta ez geratzeko erraminta bat zela barneratu nuen. Eta zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, orduan eta hobeto. Eskolako garaietatik kanpo oso gutxi idatzi dut gazteleraz eta gaur egun, ikasleen gurasoei idazterakoan apur bat kostatzen zait.

    Azkenik, euskara. Etxean txikitatik ikasitakoa, eguneroko bizitzan erabiltzen dudana, neurea dena. Familiarekin, txikitako lagunekin, lankideekin, ikasleekin eta ia guztiekin harremantzeko erabiltzen dudana. Eroso sentiarazten nauena. Telebista ikusteko zein egunkaria irakurtzeko eta musika entzuteko erabiltzen dut baina, apenaz filmak ikusteko. Euskaraz egindako filma ez baldin bada, oso harrotza eta artifiziala iruditzen zait euskarazko itzulpenaz filmak ikustea. Ohitura kontua izango dela suposatzen dut, izan ere, euskarazko itzulpena duten marrazkiak ikustea, umetatik egin dudana, ez zaidalako harrotza edota artifiziala iruditzen.

    ErantzunEzabatu
  7. Txikitatik jaso dut euskara, bai etxean eta bai egindako ikasketa gehienetan. Lagunekin, ahizpekin eta, orokorrean bizitzako gune ia guztietan, euskaraz aritzeko aukera izan dut heldurarora arte.
    Orain urte batzuk, Iruñara bizitzera joan nintzen eta egoera guztiz aldatu zitzaidan. Gazteleraz bakarrik zekiten lagunak egin nituen eta egunerokoan, euskararen erabilpena oso eremu mugatuetara pasa zen.
    Hala ere, euskarak eragiten didan maitasun sentimenduak militantzia puntu batera eraman nau, eta ahal dudan guztietan, euskaraz egiten saiatzen naiz. Gainera, edozein dokumentu ofizial, hobeto ulertuko nuelakoan edo, lehen, erdaraz irakurtzen nuena, orain, euskaraz irakurtzera behartzen dut neure burua. Mugikorra eta ordenagailua ere euskaraz jarri ditut. Irratia euskaraz entzuten dut (euskadi irratia, gaztea eta bizkaia irratia tartekatzen ditut), musika euskalduna entzuteko ahalegina egiten dut, eta asko gustatzen zait euskaldun talde eta abeslari berriak ezagutzea. Hala ere, telebista oso gutxitan ikusten dut euskaraz eta sarritan, aldiz, gazteleraz.
    Gaur egun, ikasleekin euskaraz hitz egiteko erronkari nire semeak euskaraz egiteko erronka gehitu zaio. Oso zaila eta mingarria egiten ari zait.

    ErantzunEzabatu
  8. Nire hizkuntzak
    Gaztelania da nire ama-hizkuntza eta txikitatik nire komunikabide nagusia izan da. Familiarekin beti erdaraz aritu naiz, eta horregatik hizkuntza hori beti lotu dut etxeko beroarekin eta naturaltasunarekin. Euskara, berriz, helduaroan ikasi nuen. Hasieran erronka handia izan zen, baina gaur egun nire lanbidean ezinbesteko tresna bihurtu da. Lanerako erabiltzen dut gehienbat, nahiz eta eguneroko gauzetan gehiago erabiltzea gustatuko litzaidakeen . Ingelesa gaztaroan ikasi nuen hizkuntza eskolan, eta oporretan erabilitzen dut, bidaia batean komunikatzeko edo atzerriko jendearekin harremanak izateko. Lanagatik ere noizbehinka erabili dut. Italiera nire bizitzan ikasi dudan azken hizkuntza izan da ; ez dut modu formalean ikasi, baina zaletasun gisa hartu dut, eta nire kabuz ari naiz ikasten YouTuben bidez eta oporretan erabiltzen.
    Gaztelania etxean ikasi nuen, euskararen eta ingelesaren oinarriak eskolan ikasten hasi nintzen, baina benetan euskaltegitan eta ingelesa hizkuntza eskolan. Italiarra gimnasioan ikasten hasi nintzen. Horrek guztiak erakusten du hizkuntzarekiko dudan ibilbidea ez dela lineala izan, baizik eta garaien arabera.
    Edukiak jasotzeko hedabideak ezberdinak izan dira. Euskarazko irratia maiz entzuten dut (Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Bizkaia Irratia…), eta musikaren bidez hizkuntza asko entzuten ditut. Euskal abesti modernoenak alabaren Spotify zerrenden bidez ezagutzen ditut. Oroitzapen berezia batzuk ere baditut. Adibidez: Gabriel Aresti euskaltegian grabatutako irratsaio batekin, edota seme-alabekin “Goazen” telesaioa ikusten genuenean sortutako loturarekin.
    Hizkuntza bakoitzari emozio bat lotzen diot: gaztelaniari erosotasuna, euskarari erronka eta harrotasuna, ingelesari abentura eta irekitasuna, eta italierari plazerra eta aisialdia. Horregatik, hizkuntzak ez dira niretzat komunikatzeko tresnak soilik, baizik eta bizipenak, oroitzapenak eta sentimenduak pizten dituzten elementuak.

    ErantzunEzabatu
  9. Nik dakizkit hizkuntzak gaztelania, euskera, ingelesa eta alemana dira.

    Gaztelania nire ama hizkuntza da, ama Barakaldokoa da eta aita Andalusiakoa zen. Familiarekiko eta lagunekiko harreman guztiak gaztelaniaz dira. Lagun batzuk euskara jakin arren, zaila egiten zaigu euskeraz egitea gure artean, ohituragatik gaztelera jotzen dugu berehala. Telebista eta irratia normalean ere gaztelaniaz dira, senarra euskeraz ez duelako ondo ulertzen. Bitxikeri pare bat: amak euskera ez jakin arren, berarekin ikasi nuen euskerazko lehenengo abestia: “aldapeko sagarraren adarraren puntan…." eta aitak, Andalusiakoa, futbola ikusten zuen ETBn eta “gola!, jokoz kanpo!” eta holakoak esaten zituen partiduan murgilduta.

    Oso berandu hasi nintzen Euskera ikasten, 14 urtekin, BUPean hasi nintzenean hautazko moduan hartzeko aukera eman ziguten eta nik aukeratu nuen. Izan ere, justu urte horretan guztiontzako derrigorrezko ikasgaia bihurtu zen. Batxilergoa amaitu nuenean lortutako maila ez zen nahikoa eta sartu nintzen AEKko euskategian. Han buru belarri ibili nintzen 5 orduko intentsiboak egiten uztailan eta irailan eta bi orduko ikastaroak ikasturtean zehar, unibertsitateko ikasketekin batera. EGA prestatu nuen, ez nuen, aldiz, atera eta utzi nuen karrerako 3. mailan nengoela unibertsitateko lanetan indar guztiak jartzeko. Lanean hasi nintzen akademia baten eta hezkuntza publikoan sartu nintzenean berriro izena eman nuen euskaltegian, agiria behar nuelako. Orain euskera lanean erabiltzen dut batez ere, euskeraz egiten duten dendetan, tabernetan eta aukera ematen didaten leku guztietan. Telebistan kirol saioak ikusten ditugu euskeraz eta semea txikia zenean marraski bizidunak eta umeentzako saioak.

    Ingelesa ikasi nuen eskolan eta Filologia Ingelesa ikasi nuen. Irlandan egon nintzen praktikatzen bi udetan, unibertsitatean nengoelarik. Orain gelan ingelesez egiten dut, nahiz eta batzutan euskeraz beharrezkoa denean erabili. Bidaiak egiten ditudanean ere oso baliogarria da.

    Alemanarekin unibertsitatean hasi nintzen eta jarraitu nuen Hizkuntz Eskolan. B2 mailaren agiria lortu nuen eta C1 prestatzen ari nintzela EPE deialdia egon zen eta utzi nuen oposaketak prestatzeko. Ez naiz bueltatu Hizkuntz Eskolara eta naiko ahaztuta daukat. Noizbehika irakurtzen dut liburuxka bat eta sare sozialetan jarraitzen ditut weborri batzuk. Alemanian familia daukat, baina inoiz ez naiz egon.

    Irakurtzen dut gaztelaniaz gehienetan, euskeraz saiatzen naiz libururen bat edo bi urtero irakurtzen. Ingelesez ikastetxetik kanpo ere saiatzen naiz irakurtzen. Alemanez ezer ere ez, sare sozialetan irakurtzen dudanaren ezezik. Musika, aldiz, batez ere ingelesez entzuten dut baita euskeraz ere, gaztelaniaz gutxiago.

    Beti izan ditut hizkuntzak gustokoak. Horregatik ikasi dtut eta jarraituko dut ikasten, hurrengoa frantsesa daukat buruan. Batxilergoan ikasten ari nintzenean, aukera egin behar nuenean, letrak aukeratu nituen. Zer ondo pasa nuen azken bi urte horietan!: gaztelania, euskera, ingelesa, latina eta grekera ikasi nituen.

    ErantzunEzabatu
  10. Hitz egiten ditudan hizkuntzak aurkezteko, bi taldetan sailkatu ditut: batetik, txikitan ikasi nituenak; bestetik, nagusitan ikasitakoak. Umezaroan eskuratutakoak, euskara eta gaztelania dira; etxean ikasi nituen biak modu naturalean. Amarekin gaztelaniaz hitz egiten nuen eta aitarekin euskaraz. Lehenengo bost urteak oso eremu euskaldunean bizitzeak euskara indartzen lagundu zidan, ondorioz, bi hizkuntzak modu orekatuan garatu ditut. Amak bi hizkuntzatan erraztasun handiz aritzen nintzela dio beti. Egiari zor, aitortu behar dut, egun, gaztelaniaz erosoago sentitzen naizela edo baliabide gehiago ditudala.
    Bigarren kategorian ingelesa eta katalanera sartuko nituzke. Ingelesarekin 6. EGBen hasi nintzen, lehenengotan oso arrotza egin bazitzaidan ere, urteak aurrera joan ahala, maitatzen ikasi dut. Harremana hobetzeko oso lagungarria egin zitzaidan bi udatan Gales eta Devonera joan izatea. Gaztetan bost urte eman nituen Katalunian. Hasiera hasieratik, argi neukan katalanera ikasi behar nuela, egoerak azkar ikastera behartu ninduen. Tamalez, ez nintzen alfabetatu, baina nire hizkuntza maila “zaintzen” ahalegintzen naiz, aukera daukadanean hitz eginez eta podcastak entzuten.
    Ikasketak euskaraz egin nituen unibertsitatera heldu arte, garai hartan ezin baitzen Artearen Historia euskaraz ikasi. Hasieran zaila egin bazitzaidan ere, denborarekin gehiago garatu nuen gaztelania, euskaren kalterako.
    Lotura emozional ezberdinak ditut nire hizkuntzekin. Kuttunena euskara dut. Txikitatik hizkuntzarekiko maitasun handia transmititu didate eta garatu dut. Gaztelaniak kultura anitz eta aberatsa eskaintzen dit eta horiekin gozatzen dut. Katalana nire gaztaroarekin lotzen dut eta bihotzean dudan kultura batekin. Bukatzeko, ingelesa da urrutien sentitzen dudan hizkuntza, ziurrenik zirrara gutxiago bizi izan ditudalako. Gaur egun, baliabide gisa bizi dut.

    ErantzunEzabatu
  11. Jaio nintzenetik gaztelaniaz egin didate gurasoek elebakarrak baitira, gainontzeko senideak bezalakoak. Hiru urterekin A ereduko haur-eskolara eraman ninduenetik, Cervantesen hizkuntzaz egin dut bizitza: ikasketak, lagunak, bikotea, aisialdia… Bestela esanda, niretzat gaztelania da zirrarak transmititzeko erabiltzen dudan hizkuntza.

    Gurasoek hautatutako ikastetxean ingelesa lehenesten zenez, goiz ohartu nintzen Shakespearen hizkuntzaren garrantziaz. Abesti asko entzun nuen, filmak jatorrizko bertsioan ikusi nituen, eta atzerritik bidaiatzeko premiazkoa zitzaidan… Interes handia piztu zen niregan. Urte batzuk geroxeago, lan tresna ere bilakatu zen ingelesa, zinpeko itzultzaile eta hizkuntza irakasle lanean.

    Itzulpengintza ikasketetan atzerriko bigarren hizkuntza ikasi behar zenez, frantsesa hautatu nuen, munduan alemaniarrak baino hizlari gehiago dauzkala kontuan hartuta. Errazagoa eta xarmant ere bada. Unibertsitate garaian, bi urte eman nituen Molièren hizkuntzan trebatzeko bidean. Gure “auzokideen” kultura eta historia ikasi ondoren, hasieran espero ez nuen mirespnea sentitzen hasi nintzen. Beraien kulturaz, hizkuntzaz eta nazionalitateaz harro dira eta jakinarazten dute. Kasualitate hutsa ala ez, lanean frantsesa jakitea oso lagungarria suertatu zitzaidan, eta ikasleei hori helarazten saiatzen naiz. Ahal dudan guztietan, dakiten edota ikasten ari diren ingelesera jotzen dut lexikoaren ulermena lantzeko. Harritzekoa bazaie ere, ingelesaren ehuneko garai bat antzinako frantsesetik eratorria da.

    Nire euskararekiko harremana guztiz bestelakoa izan zen. Txikitatik ezagutu bai, baina bizi ez. Nire eskolan presentzia gutxi zuen euskarak. Gramatika eta hiztegia ikasi eta testuren bat irakurri, hori izan zen nire eskarmentu akademikoa. Bigarren hezkuntza amaitutakoan, euskarari agur esan behar izan nion. “Laster arte” bat izan zen. Hamaika urte pasatu ondoren, ezagutzak berreskuratzen hasi nintzen euskaltegian. Berba egin ezin banuen ere, ulermen maila txukuna omen neukanez, laugarren mailan onartu ninduten. Handik gutxira, hamabigarren mailara heldu nintzen, EGA lortu arte. Hizkuntzetarako erraztasuna eta agiria lortu beharra banituela esango nuke neuk, arlo publiko batean lan egin nahian bainengoen. Pozik nengoen eta nago, txikitatik euskaraz komunikatzeko parada izan nahi nuen. Besteengan polita zirudien… Niregan, aldiz, ez hainbeste edo ez batere, ez baitut praktikatzen, tamalez.

    Orain arte arlo akademiko eta laboralaz aritu naiz. Hala ere, bihotzak italiera ikastera bultzatu ninduen. Hamasei urterekin ikasketa bidaiatik bueltatu nintzenez geroztik, Italiara itzultzeko desira edota beharra nuen. Handik gutxira Danteren hizkuntzaz aritzeko grina sentitu eta Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean izena eman nuen. Frantsesaren ezagutzari esker, azkar ikasi nuen, oso antzekoak baitira.

    ErantzunEzabatu
  12. Ni Ondarrutarra izanik, nire ama-hizkuntza euskera izan da. Ondarrutarra, hain zuzen ere. Gaztetan eskolara joaten hasi ginenean, euskara batuan hitz egiteko eskatzen ziguten. Guretzat ordea, oso zaila izan zen eguneroko gure euskalkia utzi eta irakasleekin euskara batuan aritzea. Artifiziala eta deserozoa gogoratzen dut. Doinua, entonazioa eta erritmoa ere galtzen genituen eta horrek lotsa ematen zigun.

    Euskera batua praktikatu eta hobetu ahala, gaztelera ikasten ere hasi ginen eskolan. Baina guk eskolan baino ez genuen ikasten hizkuntza berri hura eta gero eskolatik kanpo ez nuen ia ezer erabiltzen eta entzun ere gutxi batzuei soilik. Telebista izan zen niretzat gaztelera ikasteko tresna bat. Ia oharkabean ulertzen hasi nintzen. Antena 3 eta Telecincori esker batez ere.

    Istitutu garaian, gaztelera ulertzeko eta hitz egiteko gai nintzen, baina ez nuen jariotasunik ez erraztasunik eta gogoratzen dut ia klase erdiak ez genuela lenguako ikasgaia gainditu. Antzeko gauza bat gertatu zitzaigun euskera batuarekin. EGA frogara aurkeztu ginen, baina klase erdiak baino ez zuen gainditu sarrerako froga. Hortik atera genuen txistea: EGA. (Euskara Galtzeko Agiria).

    Ingelesa ere eskolan hasi nintzen ikasten eta gero istitutu garaian partikular batera apuntatu behar izan nintzen, zeren eta oso zaila egiten zitzaidan. Egia da hizkuntzetan nahiko makal ibili naizela beti. Alde batetik, lotsatia eta isila izateak eta, bestetik, dislexia izateak ez didate asko lagundu hizkuntza berriak ikasterako orduan. Ordundik ingelesa bidaietan erabili izan dut soilik.
    Gogoan dut Gasteizera unibertsitatera joan nintzenean nire euskalkiak alde batetik harrotasuna ematen zidala, baina unibertsitatetik kanpo beste testuinguru askotan txiki sentiarazten nintzela. Eta lotsa ematen zidan gaztelaniaz hitz egitea Ondarrutar azentuarekin.

    Bestalde, garai horretan, unibertsitatetik, beka bat jaso nuen ingelesa hobetzeko eta Eskoziara joan nintzen hilabete osoa. Zertxobait hobetu nuen. Batez ere entzumena, hiztegia, eta ahoskotasuna. Baina benetan hobetu nuen hizkuntza gaztelania izan zen. Inguruko ikasle guztiak Espaniar jatorrikoak baitziren.

    Azken urteetan, Frantseza ikasi dut eta bi bidai egin ditut Bretañara eta ulermen handia lortu dut, nahiz eta ez hainbeste hitz egiteko baina zertxobait moldatzeko bai. Gaur egun gehien erabiltzen dudan hizkuntza Euskara jarraitzen du izaten. Baina baditut lagunak atzerrian gaztelania hurtsean komunikatzen garenak. Eta gutxi batzuk ingelesez harremana mantentzen dudanak wasapez.

    ErantzunEzabatu
  13. BIOGRAFIA LINGUISTIKOA


    Ez dakit zeintzuk izan ziren nire txikitako lehen hitzak. Hala ere, gaztelaniaz izan zirela suposatzen dut. Gurasoak bilbotarrak dira baina garai hartan, euskara debekatuta zegoen hizkuntza zenez, gaztelaniaz hitzegiten genuen etxean.

    Aitzitik, gurasoek seme-alabak euskaraz ikasteko aukerari gogor eutsi zioten eta ikastolara joan ginen zapaldutako hizkuntza ikastera, euskara alegia.
    Ikastolan, bizkaiera ikasi genuen eta harro sentitzen ginen gure jatorri zein kulturarekin.
    Asteburuetan, amamaren etxera joateko ohitura genuen .Berarekin orduak ematen genituen giro euskaldun eta gozoan euskaraz mintzatzen . Amamaren aburuz, bere euskara ez zela egokia esaten zigun. Hark,etxean ikasi baitzuen eta sekula ez zuen hizkuntza ikasteko betarik zein aukerarik izan.

    Gaur egun arraroa ematen duen arren, bederatzi urterekin hasi ginen ingelesa ikasten. Ingelesak ez zuen egun duen garrantzia.
    Oraindik gogoratzen dut erabiltzen genuen liburua . Benetan, harritzen ninduenak andereñoaren hizkera zen. Hasieran, ez genuen tutik ere ulertzen. Denporaren poderioz, gero eta gehiago gustatzen zitzaigun hizkuntza bilakatu zen. Nire kasua horren adibide garbia da. Unibertsitatean ingelesa ikasi nuen eta.
    Ingelesaz gain, frantzesa ere ikasi nuen. Hala ere, nahiko ahaztuta dudala onartu behar dut. Batek daki, ea jubilatzen naizenean , berreskuratuko dudan eta Frantziako kaleetatik ibiliko naizen gora eta behera.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak